XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskariarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Establezimenduaren titularraren nortasunaren ziurtagiria.

b) Nekazaritzako ustiategi bat dagoela eta horren titularitatea nekazalturismoa egin nahi duenak daukala egiaztatzen duen agiria.

Ustiategiaren titularra pertsona juridikoa bada, eskatzaileak horren parte dela egiaztatu beharko du.

c) Nekazalturismoa kokatzen den lurralde historikoko foru aldundiko nekazaritza sailak emandako agiria, eskatzailea nekazaritzako ustiategi baten titularra edo titularkidea dela edota partaidetza bat duela egiaztatzen duena eta ustiategia lurralde historikoko ustiategien erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duena.

d) Jabetzaren titularraren eta establezimenduaren titularraren arteko kontratuaren egonez gero ziurtagiria, eta, behar izanez gero, jarduerarako baimena.

e) Ostatuaren kokapena eta ezaugarri arkitektonikoak zehazten dituzten txostena eta planoak, logelen kopurua eta ezaugarriak, bainugelak, elementu eta gune amankomunak, eta segurtasunaren alorrean eta suteak ekiditeko hartutako neurriak.